Zentzumenen bitartez naturarekin konexioa.
Baso bainuak ebidentzia zientifikoan oinarritutako ongizate praktika bat dira.
Esperientzia gidatzen duen profesional baten laguntzaz, ingurune natural batean murgiltzea sustatzen da, naturarekiko lotura sentsoriala erraztuz, parte-hartzaileek naturak eskeintzen dituen onurez goza dezaten.
Saioek bi ordu inguru irauten dute, eta distantzia txiki bat egiten da, irisgarritasun errazeko leku batean.
1982an hasi ziren praktikatzen Japonian, biztanleen estres maila murrizteko diseinatutako osasun programa nazional baten parte gisa, eta baita han duten natura balioan jartzeko ere. Bere japonierazko izena Shinrin-yoku da.
Ikerketa zientifiko ugarik erakusten dute naturarekin harreman zuzena izateak onura fisikoak, mentalak, sozialak eta ingurumenekoak eskaintzen dizkigula. Haietako batzuk hurrengoak dira:
Immunitate sistema indartzen du
Osasun kardiobaskularra mantentzen laguntzen du
Presio arteriala erregulatzen laguntzen du
Loaren kalitatea hobetzen du
Nekea murrizten du
Egoera mental positiboa mantentzen laguntzen du
Buruko argitasuna berreskuratzen laguntzen du
Memoria, kontzentrazioa eta sormena bezalako gaitasunak bultzatzen ditu
Ebazteko gaitasuna errazten du
Estresa eta antsietatea gutxitzen ditu
Taldeko pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu
Gizarte kohesioa eta pertsonen arteko elkarrekintza sustatzen ditu
Natura esperimentatzen duten pertsonek ingurumen kontzientzia handiagoa izateko eta ingurumen arazoez gehiago jabetzeko joera dute, bere babesean inplikatuz.
Bizipen berri bat behar duzu? Zentzumen esperientzia pertsonalizatuak diseinatzen ditut, taldean naturan murgiltzeaz goza dezazuen.
Eskaini esperientzia ahaztezina zure etxean ostatu hartzen duten pertsonei. Baso bainu batekin inguruneko naturarekin konektatu ahal izango dute.
Zentzumen bizipen ezberdinak diseinatzen ditut, enpresei pertsonen ongizatean eta sormenean eta taldearen kohesioan zein motibazioan laguntzeko.
Turismo arduratsuko esperientziak. Bidaiatzen duten pertsonei bisitatzen dituzten espazio naturalen bioaniztasunaren eta kulturaren kontserbazioa eta tokiko garapenari egiten dioten ekarpena bermatuz.
Ingurumen sentsibilizazioaren testuinguruan naturarekiko harreman zuzena sustatzen duten bizipenak. Baita ongizate fisikoa eta emozionala sustatzeko eta ikasleen arteko harremanak hobetzeko ere.