Nire lanaren atzean dagoen istorioa eta inspirazioa.
Haurtzaroko uda guztiak naturaz inguratuta eman nituen, Katalunian.
Gogoan ditut kilkerren kantuaren soinua, pinaziaren ukimena, erretxinaren usaina, melokotoien zaporea eta ipurtargien kolorea.
Hazi nintzenean, Ingurumen Zientzietako karrera ikasi nuen eta Irakasleen Masterra atera nuen. 2008tik ingurumen-hezkuntzan aritzen naiz.
Ingurumen-sentsibilizazioko saioak dinamizatzen hasi nintzen, 3 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat eta kolektibo desberdinetako helduentzat, eta aurrerago horiek koordinatzen.
2020an, baso-bainuen gida eta baso-terapiako profesional gisa formatu nintzen. Ordutik, natura ulertzeko nire modua erabat aldatu zen: hainbeste denbora inguru naturaletan lanean eta naturan egoteko modu desberdin hori!
Azken urteotan, nire lana publiko orokorrari zuzendutako baso-bainu saioak diseinatzen eta gidatzen espezializatu da, bai eta ezaugarri espezifikoak dituzten pertsona taldeei zuzendutako baso-terapiako asteroko esku-hartzeak diseinatzen eta gidatzen ere, hala nola:
𓂂 Gizarte-bazterkeriaren arriskuan dauden emakumeak
𓂂 Gaixotasun mentala duten pertsonak
𓂂 Estres maila handiko irakasleak
𓂂 Nahi gabeko bakardadea duten pertsonak
𓂂 Pertsona errefuxiatuak
Ongizate praktika honen bidez, bi helburu lortu nahi ditut: batetik, pertsonek naturarekin duten harremana berraurkitzea eta honek eskeintzen dituen onurez gozatzea, eta bestetik, naturarekiko lotura emozionala berreskuratzea.